Gaspar Noé
Gaspar Noé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1963ko abenduaren 27a (60 urte) |
Herrialdea | Argentina Frantzia |
Bizilekua | Paris |
Familia | |
Aita | Luis Felipe Noé |
Ezkontidea(k) | Lucile Hadžihalilović (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École nationale supérieure Louis-Lumière (en) |
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, errealizadorea, film-muntatzailea, zinema aktorea, argazki-zuzendaria, idazlea, produktorea eta aktorea |
Altuera | 1,73 metro |
Enplegatzailea(k) | European Graduate School (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | art film (en) |
Gaspar Noé (Buenos Aires, Argentina, 1963ko abenduaren 27a) zinema zuzendari, gidoilari eta produktore argentinarra da. Frantzian bizi da gaur egun, non bere lan gehienak gauzatu dituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1963ko abenduaren 27an jaio zen, Luis Felipe Noé margolaria aita, eta ama, arlo sozialeko laguntzaile politikazale bat. Haurtzaroa Buenos Aires eta New Yorken artean pasa ondoren, 12 urte zituela Frantziara joan zen gurasoekin batera, eta Parisen finkatu ziren. Filosofia eta zinema ikasketak hasten ditu 17 urteko adinaz Louis-Lumière Goi Eskola Nazionalean, bi urte geroago bere diploma lortzen duelarik. Edonola, bere filosofia ikasketak jarraitzea erabakitzen du Tolbiaceko Filosofia unibertsitatean lan munduari ekin aurretik.
Zinemaren mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere zinema ibilbidea Carne laburmetrailarekin hasi zuen 1991-ean, baina 2002-an lortzen du bere arrakasta handiena Cannes-eko Zinemaldian aurkeztutako Irréversible filma polemiko eta bortitzarekin. Vincent Cassel, Monica Bellucci eta Albert Dupontel aktoreek parte hartzen duten filma honek era oso ezberdineko kritikak jaso zituen; maisu lan berritzaile eta urratzaile kontsideratzetik, porno pelikula erraz, huts eta eskasa dela esatera.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991: Carne
- 1995: Une expérience d'hypnose télévisuelle
- 1998: Sodomites
- 1998: Seul Contre Tous
- 2002: Irréversible
- 2006: Destricted
- 2007: 8:H.I.V
- 2009: Enter the Void
Placebo talde ingelesaren Protège-moi abestirako bideo-klipa ere grabatu zuen, bere edukiagatik zentsuratua izan zena.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991 Canneseko Zinemaldiaren Gazteen Saria, Carne filmarekin.
- 1998 Mercedes-Benz saria, Seul contre tous filmarekin.
- 2018 Sitgeseko zinemaldian pelikula hoberenari saria, Climax filmarekin[1].
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaspar Noé |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «El premio Méliès de oro 2018 se entrega en el Festival de Sitges - Sitges Film Festival - Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya» sitgesfilmfestival.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).